Segurtasun kopiak

Segurtasun kopiak

Ikastaroaren babesa (segurtasun-kopia)


Normalean, ez dugu segurtasun-kopiak egiteaz arduratu behar, administratzaileak normalean egiten baditu. Edonola ere, praktika ona da segurtasun kopiaren bat egin eta gure ordenagailuan gordetzea.

Jarduera guztiak eta erabiltzaileen datu guztiak nola biltegiratu aukera dezakegu.

Moodle-ren 1.6 bertsiotik, banakako jardueren segurtasun-kopiak egiteko aukera ematen da.

Nola egin ikastaroaren segurtasun-kopia bat


Urratsak

  • Irakasle edo administratzaile gisa, kopiatu nahi duzun ikastaroaren orri nagusira joan.
  • Egin klik "segurtasun kopia..." estekan, Administrazio bloketik.
  • Konfigurazio-pantailatik, segurtasun-kopian sartu beharreko edukiak (jarduerak eta erabiltzaileak) hauta ditzakegu goitibeherako menuen bidez.
  • Sakatu Jarraitu
  • Ondoren, segurtasun-kopiaren izena editatu dezakegu eta sartutako edukien zerrenda ikusi (jarduerak eta erabiltzaileak).
  • Sakatu jarraitu, orriaren amaieran.
  • Hurrengo leihoan, egindako ekintzen zerrenda ematen digu, eta, amaieran, kopiaren emaitza adierazten digu. Jarraitu botoiari emango diogu.
  • Azkenik, segurtasun-kopia duen artxiboa erakutsiko digu.
  • Aukeran, zure ordenagailuan kopia bat gorde nahi baduzu, segurtasun kopiaren izenaren gainean jarri behar duzu sagua, eta eskuineko botoiarekin klik egin. Ondoren, hautatu "gorde destinoa … gisa" aukera irekitako menuan, eta aukeratu nahi duzun kokapena zure ordenagailuan.

Garrantzitsua

  • Oso erabilgarria da ikastaroaren segurtasun kopiak Moodleren zerbitzarian ez ezik, bere ordenagailuan ere gordetzea, segurtasun handiagoa izateko. Hala, zerbitzariak matxura bat izaten badu eta ezin badu ikastaroan sartu, ikastaro osoaren kopia bat izango du bere ordenagailuan.
  • Segurtasunerako oinarrizko aplikazioa da kanpoko zerbitzariak erabiltzen direnean.
  • Baliabide horrek Interneterako konexioa behar du, banda-zabalera handia duena, ikastaroak eduki asko baditu.
  • Kontuz ibili behar duzu erabiltzaile-datuak zabaltzearekin, eta ez sartu datu horiek ikastaroko datu pertsonalen pribatutasuna mantentzeko behar-beharrezkoak ez direnean.

Last modified: Monday, 29 June 2020, 10:57 AM