3.2."URLa" GEHITU

URL moduluak web-esteka bat ikastaroaren baliabide gisa erakustea ahalbidetzen dio irakasleari. On-line eskuragarri dagoen edozein eduki estekatu daiteke, hala nola dokumentuak edo irudiak; URLak ez du zertan web-gune baten orri nagusia izan beharrik. URLa web-gune jakin batetik kopia eta itsats daiteke edo irakasleak Fitxategi-hautatzailea erabilita Flickr, YouTube edo Wikimediako esteka aukera dezake (gunean gaitutako dauden biltegien arabera).

URLa erakusteko modu ezberdinak daude, hala nola enbotaturik edo leiho berri batean, eta behar izanez gero badago aukera aurreratu bat estekarekin batera informazio gehiago bidaltzeko, ikaslearen izena adibidez.

Badago, bestalde, beste edozein baliabide edo aktibitateetan testu-editorea erabilita URLak gehitzeko aukera ere.


Last modified: Monday, 13 July 2020, 10:27 AM