3.5."Fitxategia" gehitu

Fitxategia baliabideari esker irakasleak fitxategi bat ikastaroko baliabide gisa eskuragarri jar dezake. Posiblea denean fitxategia ikastaroaren interfazearen barruan erakutsiko da; bestela ikasleei fitxategia jaisteko mezu bat agertuko zaie. Fitxategiak fitxategi lagungarriak izan ditzake, irudiak edo Flash objektuak txertaturik dituzten HTML orriak adibidez.

Kontuan izan ikasleek fitxategia irekiko duen softwarea instalaturik izan beharko dutela.

Fitxategia erabil daiteke:

  • Klasean erabilitako aurkezpenak partekatzeko
  • Web-gune txiki bat ikastaroko baliabide moduan gehitzeko
  • Software zehatz batzuen zirriborro-fitxategiak eskuragarri jartzeko, ikasleek edita eta kalifikatzeko bidal dezaten

Last modified: Thursday, 2 July 2020, 11:42 AM