4.9 TAILERRA Jarduera

TAILERRA Jarduera

Tailer moduluarekin ikasleek beste ikasleen lanak ebaluatzen dituzte. Ebaluazio lan hori burutzeko irakasleak prestatzen duen ebaluazio-txantiloi bat erabiltzen dute. Ebaluaziotxantiloi horretan irakasleak lanetik zein elementu (adibidez originaltasuna, lexikoa, etab) eta nola kalifikatu behar dituzten azaltzen die (adibidez: originaltasuna 1etik 5era; lexikoa
1etik 10era ...).
Tailerrean bi atal kalifikatzen dira: 1) ikasleek beste ikasleen (eta irakaslearen) lanei eginiko ebaluazioa eta 2) ikasleen lanek jasotzen dutena. Bi atal horietan lortutako kalifikazioak batuz lortzen da tailerraren amaierako nota. Irakasleak erabakitzen du bi atal horietatik zeinek duen garrantzia gehiago. Adibidez irakasle batek lehenengo atalari garrantzia gehiago ematen badio tailerreko amaierako nota lehenengo atala 80 eta bigarrena 20 kalifikatzea erabaki dezake. Aldiz, bigarren atalari garrantzia gehiago ematen
badio amaierako nota lehenengo atala 30 eta bigarrena 70 kalifikatuz eraiki dezake.
Ebaluazio-txantiloi hori erabiliz tailer moduluak ikasleak eginiko ebaluazioa nolakoa izan den automatikoki kalifika dezake. Tailerrak automatikoki burutzen duen lan hori irakasleak edozein unetan errebisa eta alda dezake horrela nahi badu.
Irakasleak adibide funtzioa du(t)en lana(k) eskain ditzake ikasleak ebaluaziogintzan trebatu ahal izateko. Behin trebatu ondoren, moduluak ikasleari bere lana bidaltzen uzten dio.
Ikasle guztiek beraien lanak bidaltzerakoan moduluak lanak nahasi eta azarez irakasleak erabakitako lan kopurua bidaltzen dizkio ikasle bakoitzari.
Ikasleak lan horiek aztertu eta ebaluazio-txantiloia jarraituz irakasleak emandako elementuak kalifikatu behar ditu.

Tailerraren ezaugarriak
- Berdinen arteko dokumentuen ebaluazioa ahalbidetzen du, eta irakasleak kudea eta kalifika dezake ikasleek eginiko ebaluazio-lan hori.
- Irakasleak lan baten adibide onak eta txarrak igo ditzake. Horrela ikasleek ebaluatzen “entrena” daitezke eta irakaslearen iritzi aditua lagungarri dutela bere ebaluazioak kalibratzeko aukera izan dezakete.
- Adibide lan horietan interesgarria izaten da azaltzea elementu bakoitzak jaso duen kalifikazioaren zergatia azaltzea. Ikasleek azalpen horiek ikus ditzakete, bere ebaluazioa hobeto egiteko aukera zabalduz.
- Ikasle batek irakasleak eginiko ebaluaziotik asko urruntzen bada, tailerrak ekintza hori zigortu egiten du. Adibidez irakasleak ikasle baten lan bat nahikoa bezala kalifikatzen badu eta, ladiz, beste ikasle batek bikain ematen badio (adibidez lana bere lagun min batena bezala identifikatu duelako) tailerrak ebaluazioa gaizki egina dagoela kontsideratuko du
eta kalifikatu duen ikasle horren ebaluazioa zigortu egingo du.
- Nahi izanez gero, ikasleak ados jarri behar dute kalifikatzeko garaian. Ikasleen artean “elkarrizketa” moduko bat sortarazi daiteke eta kalifikazioa onartzeko kalifikatu duen ikaslea eta kalifikazioa jasotzen duen ikaslea ados jarri behar dira.
- Aukera hauez gain tailerra oso tresna malgua da eta a
ukera asko ditu.

Nola sortu tailer bat?
Urratsak:

1) Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3) Tailerra zer koadrotan gehitu nahi duzun erabaki.
4) "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Tailerra" sakatu.
5) Identifikazio-datuak eta ezarpenak dituen formularioa bete.

6) “Aldaketak gorde” sakatu.

Tailerrak zertarako?

Tailerrarekin lanean hasi baino lehenago garbi izan behar ditugu hainbat gauza:

- Adibiderik jarriko dugu? Eta jartzekotan, zenbat?
- Zenbat lan ebaluatu beharko ditu ikasle bakoitzak?
- Zein izango dira epeak?
- Tailerrean ikasleen ebaluazio lanari zenbateko garrantzia emango zaio?

Behin erabaki horiek hartuta daudenean, tailerrarekin has gaitezke. Azkeneko galdera kritikoa da zure tailerraren funtzionamendua nolakoa den erabakitzeko. Ikastaro batean agian ikasleek besteen lanak ebaluatzea nahi da, baina lanaren kalifikazio irakasleak jartzea. Beste batean agian garrantzia ikasleek eginiko ebaluazio lanean jartzen da.
Erabakia zein den edozein izanik garrantzizkoa da ikasleek horren berri izatea.
Tailerra moduluaren erabil posible batzuk hauek dira:

- Tailerrak sarritan idatzizko lanekin erabili arren (word edo pdf fitxategiekin), edozein fitxategi elektroniko erabil daiteke. Muga bakarra gunera igo daitekeen fitxategiaren tamaina da. Aukera bat ikasleek egiten dituzten diapositiba moduko aurkezpenak edo irakasleak aurkeztutako argazkiak guztion artean ebaluatzea eta hobekuntzak proposatzea
da. Diapositiba moduko aurkezpenak klase aurrean aurkeztu baino lehen tailerraren bidez ebaluatzen badira, ikasleari denbora eman beharko litzaioke jaso dituen hobekuntzak bere lanean txertatzeko.

- Sarritan ikasleak ahozko aurkezpena egiten dutenean beste ikasleek ez diote kasu gehiegirikegiten. Hori ekiditeko aukera bat tailerra erabiltzea da. Ikasleek besteen ahozko aurkezpenak tailerraren bidez baloratu behar baldin badituzte, aurkezpen guztiak adi entzutera behartzen ditugu, ezin da jakin gero zein tokatuko zaion eta (kontuan izan tailerrak lanen banaketa ausaz egiten duela).

Last modified: Wednesday, 15 July 2020, 9:00 AM