4.8 DATU-BASEA jarduera

DATU-BASEA jarduera

Datu-basea Moduluak aukera ematen die irakasleei edota ikasleei edozein gairen inguruko erregistrodun sarreren biltegi bat sortu, erakutsi eta bilatzeko. Sarrera horien formatu eta egiturak ugariak dira, besteak beste:
o Testua
o Irudiak
o Fitxategiak
o URL-ak
o Data
o Menua
o Menua (Aukera anitza)
o Markatzeko botoia (Checkbox-a)
o Aukeratzeko botoiak (Radio buttons-ak)

Datu-basea moduluaren ezaugarriak
- Aukera ematen du erabiltzaileak bertan erregistro kopuru jakin bat sartu ondoren bakarrik datu-baseko beste erregistro guztiak ikusi ahal izateko.
- Datu-basean irakasleek eta ikasleek gainera ditzakete sarrerak, datu-basea hala konfiguratu bada. Honek ez du mugatzen guztiek sarrerak ikusi ahal izatea.
- Partaide bakoitzaren gehienezko sarrera-kopurua muga daiteke.
- Datu baseen sarrerei iruzkinak gaineratzeko aukera eman dezakegu.
- Sarrerak argitaratu aurretik irakasleak berrikustea gaitu dezakegu.

Datu-basearekin lanean
Datu-basea ikastaroko beste jarduera mota bat da. Datu-base batekin lan egiteko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:

1. Lehenik eta behin datu-basea sortu behar da. Izena eskatuko du, erabiltzaileei helburua azalduko dien azalpen-testua idatzi eta beste gainontzeko ezarpenak finkatu.
2. Eremuak definitu. Ondoren, gorde nahi den informazioa definituko duten eremumotak aukeratu behar dira. Adibidez, zientzilari ospetsuen datu-baseak, Izendeiturak izeneko testu-eremu bat, Argazkia izeneko irudi-eremu bat eta Biografia izeneko testu-eremu zabal bat izan ditzake.
3. Txantiloiak definitu. Txantiloiak editatzeko aukera ere baduzu datu-baseak sarrerak erakusteko modua aldatzeko. Kontuan izan datu-basearen eremuak aurrerago editatzen badituzu “Txantiloia Berreskuratu” botoia erabili beharko duzula eremu berriak ikuspenera egoki gaineratu direla ziurtatzeko.
4. Ondoren Irakaslea edota Ikaslea datuak sartzen has daiteke eta (aukeran) beste bidalketa batzuk komentatu eta kalifikatu. Sarrera hauek erregistro bakarra bezala ikus daitezke, zerrenda bezala edo bilatu eta ordenatu egin daitezke.

Last modified: Wednesday, 15 July 2020, 9:00 AM