4.4 GLOSARIOA

GLOSARIOA jarduera

Modulu honi esker ikastaro bateko partaideek definizio-zerrenda bat sortu eta egunera dezakete, hiztegi baten moduan.
Sarrerak kategoriatan sailka daitezke, eta gero modu ezberdinetan bilatzeko modua dago: dataren arabera, egilearen arabera, alfabetikoki...
Irakasleak sarrerak beste glosategi batetik ekar ditzake.
Sarrera horietarako estekak automatikoki sor daitezke ikastaroko gainerako baliabide eta jardueretatik. Era horretan hitz teknikoen definizioa erraz ikus daiteke, adibidez.
Irakasleak aukeran du ikasleei sarrera berriak egiten uztea, edo daudenei iruzkinak egiteko modua eskaintzea.

Ezaugarriak
-Ikastaroko partaideek glosategiko sarrerei iruzkina egin diezaiekete.
-Irakasleak sarrerak kalifika ditzake, aldez aurretik sortutako eskalak erabilita.
-Glosategiak XML bidez inporta edo esporta daitezke oso modu errazean. Horrez gain, bigarren mailako glosategietatik nagusira eraman daitezke sarrerak.
-Glosategiek bilaketa egiteko tresna dute.
-Glosategietan RSS jarioa aktiba dezakegu eta sarrera-kopurua zehaztu. RSS jarioei esker glosategiaren edukiak eskuratu ahal ditugu eta gure albiste-kanalera gehitu.
Horretarako RSS-en erabilera Moodle gunean kudeatzaileak aktibatuta izan behar du.
-Glosategia irakasleak sortutakoa bada ikasleek ezin dute sarrerarik ezta iruzkinik ere gehitu.
-Glosategia ikasleek sortua bada elkarlanean aritzeko aukera emango die. Erabaki beharko duzu sarrerei buruzko iruzkinak egiten uztea ala ez. Horrez gain, ikasleen sarrera berri bat argitara eman aurretik, zeuk berrikus dezakezu.
-Definizioan grafikoak eta estekak gainera ditzakegu.

Glosategia gehitu. Urratsak
1) Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
3) Erabaki zein koadrotan gehitu nahi duzun glosategia.
4) "Jarduera gehitu.." eta ondoren "Glosategia" sakatu.
5) Formularioa bete eta zein glosategi mota nahi duzun aukeratu. Laguntza-ikurrak erabil
ditzakezu. Aurrerago editatzeko aukera ere izango duzu.
6) “Aldaketak gorde” sakatu.

glosategia


glosategia3


glosategia_4

Zertarako Glosategia?

- Edukiak katalogo bidez antolatzeko, adibidez, hiztegi edo definizio-zerrenda bat sortu eta kudeatzeko.
- Ikastaroaren oinarrizko terminoei buruz automatikoki informatzeko komunikazio-bide ezin hobea.
- Bilketa kolaboratiborako bitartekoa, ikasleei ikastaroko kontzeptu osagarrien inguruko sarrerak gaineratzen uzten badiegu. Metodo honek ikasleari eduki-sortzaile rola ematen dio eta berauen ebaluazio kritikoan (gogoan izan kalifikatu egin dezaketela).
- Baliabide publikoak konpartitzeko jarduera, ikasleek fitxategi publikoak eranskin gisa bidal ditzakete.
- Leku berean ez dauden hainbat irakasleren artean glosategien sorkuntza
kolaboratiborako bitarteko ezin hobea, berauek inportatu eta esportatuz.

Last modified: Thursday, 2 July 2020, 10:16 AM