4.1 ZEREGINA jarduera

ZEREGINA jarduera

Modulu honek ahalbidetzen du irakasleak ikasleei lanen bat agintzea. Ikasleak edozein motatako baliabide digitalak prestatu eta ikastarora igo beharko ditu. Ohiko zereginak saiakerak, monografiak, idazlanak, etab. izaten dira.

Hiru zeregin mota daude:

  • Lineaz kanpoko jarduera

Lineaz kanpoko zeregina ez da fitxategi digital bat baizik eta kanpoko jarduera bat,liburu bat irakurtzea edo kirol-jarduera bat egitea, adibidez.
Ikasleek zereginaren deskribapena ikusten dute baina ezin dute fitxategirik igo.
Halere, lana entregatzeko azken data ikastaroaren egutegian agertuko zaio
ikasleari. Irakasleek ikasle guztiak kalifika ditzakete eta ikasleek kalifikatuak izan direla jakingo dute.

  • Fitxategi bakarra igo

Zeregin mota honetan ikasleek fitxategi bat igo behar dute. Word dokumentua,
HTML formatukoa, audio-fitxategia, powerpoint-a... edo bidaltzeko eskatu zaien
zerbait izan daiteke. Honela bidalitako zereginak on-line kalifika ditzakete
irakasleek.

  • On-line testua

Ikasleak online idatzi beharko du agindutako lana ikastaroko HTML editorea
erabilita. Irakasleek kalifika dezakete, baita iruzkinak erantsi ere.

Ezaugarriak
-Zeregina sortu den eta entregatu behar den datak automatikoki jasotzen dira
ikastaroaren egutegian.
-Kalifikatzeko pertsonalizatutako eskalak erabil daitezke.
-Ikasleek beren zeregina zein datatan igo duen erregistratuta geratzen da.
- Hala nahi izanez gero, entregatze-data baino beranduago bidal daitezke zereginak, baina irakasleak argi ikusiko du atzerapena.
- Irakaslearen oharrak ikasle bakoitzaren zereginaren orriari eransten zaizkio eta e-postaz automatikoki jakinarazpen-mezua bidaltzen zaio.

Bidalitako zereginak kudeatu. Urratsak:
1) Irakasle gisa, ikastaroaren orri nagusira joan.
2) Kalifikatu nahi duzun zeregina aukeratu eta horren gainean sakatu.
3) Hurrengo leihotik Bidalitako n zeregin ikusi sakatu. n egindako zeregin-kopurua izango da.

zeregina_1

4) Hurrengo leihotik ondorengoak dituen taula ikusiko dugu:

a) Ikasleen izen-abizenak
b) Kalifikazioa
c) Iruzkina
d) Azken aldaketa (ikasle)
e) Azken aldaketa (tutorea)
f) Egoera

Zerrenda era askotan ordena ditzakezu zutabearen izenean sakatuta. "Azken aldaketa (ikasle)" zutabearen arabera ordenatzea erabilgarria da azken bidalketak ikusteko.
zeregina_2

5) Egoera zutabeko "Kalifikazioa..." botoia sakatuta zure iruzkina gainera dezakezu eta zereginaren eskalaren araberako kalifikazioa aukeratu.
zeregina_3

6) Sakatu “Aldaketak gorde”.
7) Aurreko orrira itzuli eta berriz ere emandako urratsak eman ditzakezu beste zereginak kalifikatzeko. Zerbait eguneratu nahi bada “Eguneratu” esteka sakatu.
zeregina_4


zeregina_5


Last modified: Wednesday, 1 July 2020, 1:26 PM