Gunearen itxura eta pertsonalizazioa

Une honetan zaharrenetik berrienera hauek dira dauden itxurak: Centros > Clean > Boost

Gomendatzen da Boost itxura edo gaia funtzionalena eta pantailei begira moldagarriena delako. Jakiteko zure ikastetxearen guneko itxura Boost ote den ezkerreko panela ezkutagarria izan behar du goiko ezkerreko izkinan agertzen den menuaren ikonoaren bidez (hiru marratxo horizontal). Zure guneak ez badu, aldatzeko CAUri eskatu behar zaio. Bi aukera daude Boost arrunta edo Boost pertsonalizatua.

Boost pertsonalizatua itxurak Jaurlaritzaren logoa du goiko panelean, eta pertsonalizatu daitezke:

  • logoa
  • goiko panelaren kolorea
  • atzeko planoak
  • eta CSS bidez, gainerako elementuak.

Azpiko fitxategiak azaltzen du nola aldatu lau elementu horiek. Horietaz gain hasierako orria ere pertsonalizatu daiteke harrera testu batez edo, irudi baten bidez.



Last modified: Saturday, 23 November 2019, 8:22 PM