Txata

TXATa jarduera

Txat moduluak Interneten bidez denbora errealean partaideen arteko elkarrizketa izatea ahalbidetzen du. Baliagarria da gainerako partaideak eta eztabaidagaia hobeto ezagutzeko.

Ezaugarriak
-Testu sinkronoaren bidezko harreman arina ahalbidetzen du.
-Txat leihoan norberaren profileko argazkia erakusten du.
-URL helbideak, aurpegierak, HTMLa eta irudiak erabil ditzake.
-Irakasleak txatean gertatutako edozein elkarrizketaren zati guztiak ikusi ahal izango ditu. Horretaz gain, ikasle guztien eskura ere jar ditzake transkripzio horiek.
-Saioak maiztasun jakin batekin programa daitezke eta egutegian agertuko dira.

Txat-gela bat sortu. Urratsak:
1) Edizioa desaktibatuta badago, aktiba ezazu.
2) Erabaki zein koadrotan gaineratu nahi duzun foroa.
3) "Jarduera gehitu..." eta ondoren "Txat" sakatu.
4) Formularioa bete.
·

Hurrengo hitzordua: Hurrengo bilerarako eguna eta ordua.
Ikasleentzako txat saioak programatu nahi badituzu, ezarpen hau erabil dezakezu hurrengo txat-saioaren ordua eta data argitaratzeko. Hemen aukeratzen duzun data ikastaroaren egutegian agertuko da txat-gelarako esteka batekin. Kontuan izan hemen data eta ordua zehazteak ez duela esan nahi beste ordu batzuetan txat-gelan sartzerik ez dagoenik.
Aukera horrek ikasleekin komunikatzeko uneak adostea du helburu. Txat-gela eskura ez egotea nahi baduzu, ikasleei ezkutatu egin beharko diezu.

Saioak errepikatu:
 Hauen artean aukera dezakegu:
-Ez argitaratu txat orduak-- Txat gela beti dago erabilgarri.
-Errepikatu gabe - Zehaztutako ordua bakarrik argitaratu--Ezarpen honek hurrengo txat saiorako data eta ordua bakarrik argitaratzea ekarriko du.
-Egunero ordu berean
-Astero ordu berean
·

Gorde aurreko saioak
: Gordetako transkripzioen iraupena (egun kopurua) aukera dezakezu.
Denek ikus ditzakete aurreko saioak: BAI aukeratzen baduzu hemen, ikasleek txat gelaren izenburuan (izena) saka dezakete eta aurreko saioak ikusi txat gelan gertatu dena konprobatzeko. Hemen EZ aukeratzen baduzu, transkripzioak irakasleek bakarrik ikusiko dituzte.
Ikastaro bateko irakasleek beti ikus ditzakete txat geletako saioen transkripzioak.

Partaideek ikusteko moduan
Baliabidea ezkuta diezaiekegu ikasleei “Ezkutatu” aukeratuta. Hori erabilgarria izan
daiteke txat-gela une jakin batzuetan soilik eskuragarri utzi nahi baduzu.

5) “Aldaketak gorde” sakatu.
6) Laguntza-ikurrak erabil ditzakezu. Geroago editatzeko aukera izango duzu.

Zergatik erabili txata
Txataren baliagarritasuna asko aldatzen da ikastaroa zeharo online izanda ala ez (birtuala vs. aurrez aurrekoa). Ikastaroa guztiz birtuala denean edo ikastetxe ezberdinetako ikasleak harremanetan jartzeko oso baliagarria izan daiteke.
Oro har, unean uneko erabakiak hartzeko erabilgarria da, zalantza errazak argitzeko...

Aholkua:
Txatxa erabiltzen baduzu ikastaroan “Online erabiltzaileak” blokea erakustea komenigarria da. Horrela, ikasleek ikastaroan nor dagoen jakingo dute eta mezu bat bidaliz txat-gelan komunikatu nahi dutela elkarri jakinarazi.

Last modified: Monday, 22 June 2020, 1:43 PM