2.1.Zer dira ROLAK eta Norberaren Profila

ZER DIRA MOODLEn ROLAK eta NORBERAREN PROFILA

Bizitzan bertan bezalaxe eginkizunek edo "rolek" esparru desberdinetan zer egin dezakegun definitzen dute: gu hiritarrak gara gure herrian eta irakasleak gure institutuan. Akademia batera ikastaro bat egitera baldin bagoaz, ikasle hutsak izango gara eta gure etxean, jabeak. Esparru bakoitzean eskubide desberdinak ditugu eta; hiritar moduan agintariak gure gainean dauden bezala, institutuan ikasleen gainean gaude gu. ???

Era berean, Moodlen "Rolak" mailakatuta daude: administratzaile, editatzaile, irakasle eta ikasle. Lehenak baimen guztiak ditu plataformaren barruan eta gero maila bakoitzak baimen edo eskubide gutxiago.

Bart

Plataforman erregistroa betetzen duten guztiak ikasle gisa gelditzen dira erregistratuta. Gero administratzaileak irakasleei editatzaile edo irakasle "rolak" esleitzen dizkie eskubide gehiago izan ditzaten.

Beraz irakasle editatzaile batek irakasle arruntak baino baimen edo eskubide gehiago ditu eta azken honek ikasle batek dituena baino.

Irakasle batek ezin ditu erregistroak egin plataforman, baina ikus ditzake erregistratutako erabiltzaile guztiak eta ikasleei, ikasle "rola" esleitu edo aplikatu, hartara bere ikastaroetan matrikulatuz.

Hortaz aparte, erabiltzaile guztiek "rol" bat izan dezakete plataforman eta beste bat ikastaro batean:  irakasle guztiak editatzaileak zarete plataforman, baina Moodle ikastaro honetan ikasle hutsak zarete. Hartara, administratzaileak partaide baten rola esleitzen dio, eta horren arabera baimen gehiago edo gutxiago izango ditu.

Pertsona berdina rol desberdinak izan ditzake: adibidez "A" ikastaroan ikasle rola, "B" ikastaroan irakasle gestorea, eta "C" ikastaroan irakasle rola. 

Garrantzizkoa da jakitea zein baimenak dituen rol bakoitzak. Horren menpe dago "Norberaren Profila".


Last modified: Saturday, 20 June 2020, 8:17 PM