2.2.1.Foroak sortuz eta kudeatuz

Foroak

Laburpena:

  • Moodle ikastaroak duen "Berrien Foroa"-z gain, nahi ditugun beste foro sortu ditzazkegu.
  • Foroak mota ezberdinekoak izan daitezke eta ebaluagarriak dira.
  • Foro motak:
    • Foro estandarra: edonork edozein unetan eztabaida berri bat has dezake
    • Ikasle bakoitzak eztabaida bakar bat argitara eman dezakeen foroa
    • Galdera-erantzuna foroa:  ikasleek gai bat argitaratu behar duten beste ikasleen mezuak ikusi ahal izateko

  • Irakasleek foroetako mezuetan fitxategiak eranstea ahalbidetu dezakete. Erantsitako irudiak foroko mezuan erakusten dira.
  • Ikasle eta irakasleak foroetako mezuen jakinarazpenak jasotzeko harpidetu daitezke. Irakasleek harpidetza aukeran, behartua edo automatikoa ezar dezakete, baita harpidetza guztiz desgaitu ere. Nahi izanez gero, ikasleek denbora epe zehatzetan idatz dezaketen mezu kopurua blokea daiteke; modu honetan gizabanakoak eztabaidetan nagusitzea saihestu daiteke.
  • Irakasleek foroetako mezuak kalifika ditzakete, baita ikasleek ere (parekoen arteko ebaluazioa). Ebaluazioak batu daitezke behin-betiko ebaluazioa lortzeko, eta azken hau izango da kalifikatzailean gordeko dena.
  • Foroak erabilera anitzak izan ditzake, hala nola
    • Ikasleentzako gune sozial gisa, elkar ezagut dezaten.
    • Ikastaroko jakinarazpenak egiteko (behartutako harpidetza duen berrien foro bat erabilita)
    • Ikastaroko edukiak edo irakurgaiak eztabaidatzeko.
    • Aurrez aurreko saioan planteatutako arazo bati on-line jarraipena emateko
    • Irakasleen arteko eztabaidak egiteko (ezkutaturiko foro bat erabiliz)
    • Laguntza-zentro gisa, tutore eta ikasleek elkarri aholkuak emateko
    • Banaka irakasle-ikasle artean modu pribatuan komunikatzeko (banaturiko taldekako foro bat erabiliz, ikasle bakoitza talde batean sartuta)
    • Jarduera gehigarrietarako, ‘brain teasers’ modukoak adibidez, ikasleek hausnartu eta soluzioak proposa ditzaten

  • Zelan  sortu:
    • Gehitu Jarduera/Baliabidea eta Jardueren zerrendan "Foroa" aukeratu.

Last modified: Saturday, 20 June 2020, 6:31 PM