Zer da Moodle?

Moodle LMS  bat da (Learning Management System edo Ikasketa Kudeatzeko Sistema), ikasketak kudeatzeko xedea duen software sistema.

Moodle (Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment) ikaskuntza kudeatzeko sistema sortu zuen Martin Dougiamas australiarrak konstruktibismo sozialaren teoriaren esparruan oinarrituz.

Moodlea ikastaroak sortzeko pentsatuta dagoen tresna da eta Interneten, web orrietan eta elkarlana bultzatzen duten prozeduretan oinarritzen da.

Moodle plataformaren ezaugarri batzuk ondokoak dira:

  • Gune bakar batean biltzen ditu ikaskuntza helburu jakin bati lotutako zereginak eta modu honetan ikasleak ez dira ibili behar sarean batetik bestera.
  • Ikasleak babestuta daude beren erabiltzaile-izenaz eta pasahitzaz.
  • Horrez gain, taldeak kudeatzeko aukera ere ematen du.
  • Moodlek erabilgarria da erabateko on-line ikastaroak eskaintzeko, baina baita aurrez aurreko ikastaroetan erabiltzeko ere.
  • Moodle-an gordetzen ditugun datuak Eusko Jaurlaritzako zerbitzarian gordeta daude.

Fray de Zumarragako Institututik ekarria
Last modified: Tuesday, 7 July 2020, 9:07 AM