Kaixo,
Gure ikastetxean hainbat irakaslek eskatu digute "Foroetan" idazten dena ikasleek mezu bat jasotzeko aukera izatea, hain zuzen ere nik foro honetakoak korreoan jasotzen ditudan moduan.
Kontua da hemen bezala erabiltzaileen profilean jarrita daukagula:
- Foroen hobespenetan: "Laburpenik ez (foroetako...)"
- Jakinarazpenen hobespenetan: Posta Elektronikoa aktibatuta Berdez - Foroei dagokien ataletan.
Baina halan eta guztiz ere ez dituzte jasotzen.
Zer beste kontu begiratu beharko genuke?
Millesker aldez aurretik