Foro irekia

H5P IMAGE JUXTAPOSITION jardueraren erabilpen bat

H5P IMAGE JUXTAPOSITION jardueraren erabilpen bat

Alex Gabilondo -
Erantzun kopurua: 0

H5P IMAGE JUXTAPOSITION jarduera motan enkoadraketa bera duten bi argazki erabiltzen ohi dira haien arteko diferentziak behatzeko.

Jarduera mota hau erabiliz justaposizio sorta bat egin dut Bilbo eta haren itsasadarraren irudi zaharrak baliatuta.

https://alexgabi.blogspot.com/2020/12/bilbo-eta-itsasadarra-herenegun-eta-atzo.html

Interesa baduzu irudiok berrerabili ditzakezu bi modutan:

  • irudien azpian <enbotatu> sakatzen baduzu jardueraren kapsula kopiatzen ahal duzu edozein web orrian, esate baterako Moodleko etiketa, orri edo liburu batean. Gehitzeko HTLM editorea ireki eta nahi duzun tokianĀ  itsatsi.
  • irudien azpian <berrerabili> sakatzen baduzu deskargatzen ahal duzu jarduera. Deskarga zim luzapena dauka. Luzapena aldatu behar da h5p jarrita. Ondoren zure Moodle ikastaroan sartzen ahal duzu H5P jarduera gehitu eta fitxategi hori kargatuta.
Hona hemen sorta horren adibide bat: