Foro irekia

.sb3 fitxategiak deseginda

.sb3 fitxategiak deseginda

Alfonso Tejedor Garcia -
Erantzun kopurua: 5

Talde batek Scratchez egindako programak igo behar zituen Moodlera. Behar bezala egin zuten, .sb3 luzapena zuten programa konpilatuen fitxategiak kargatuz. Nik deskargatzean, zuzenean irekitzen ez direlako, ikusten dut konprimitu bat deskargatzen duela, png, svg... fitxategiak dituena, eta "Project" JSON fitxategia, iturburu-fitxategi bat dena. Azken hau Scratchetik ireki eta usteltzat jotzen dut. Zer egin daiteke?

Alfonso Tejedor Garcia(e)ri erantzunda

Er: .sb3 fitxategiak deseginda

Alex Gabilondo -
Probatu, mesedez, sb3 fitxategia -ez json- Scratch3-tik irekitzen.

sb3

Alex Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: .sb3 fitxategiak deseginda

Alfonso Tejedor Garcia -
Aukera horrek ematen du problema, eta ez da fitxategia irekitzen Scratchetik. Ikaslek erantzunak bidaltzen dituzte modu egokiz, .sb3 luzapeneko fitxategia kargatuz. Nik deskargatzen ditudanean fitxategi horiek ondoko fitxategiak deskargatzen ditut (zip batetik deskonprimatu ta gero). Hortik project delakoa saiatzen banaiz irekitzen, zuk dinozun moduan, akatsa ematen du: "ezin izan da proiektua kargatu". Lehen (H5P martxan ez zegoenean) fitxategia konpilatua deskargatzen zuen, sb3. eta modu normalean ireki eta egikaritzen zen... 
SB3tikZipera
Alfonso Tejedor Garcia(e)ri erantzunda

Er: .sb3 fitxategiak deseginda

Alex Gabilondo -
Niri iruditzen zait arazoa duzula deskonprimitzeagatik. Sb3 fitxategiak, odt, doc eta beste hainbat bezala, deskonpresoretik pasatzen badituzu haien osagaiak ikusten dituzu baina fitxategia ezin duzu ireki. Nik uste dut gorde behar dituzula deskonprimitu gabe eta Scratch bidez ireki.
Alex Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: .sb3 fitxategiak deseginda

Alfonso Tejedor Garcia -
Ederto, Alex, programatik .zip irekitzea eskatzen badiot orduan ongi irekitzen du guztia. Eskerrik asko.
Oso arraroa izuditzen zitzaidan zip zuzenean irekitzea...