Foro irekia

"Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

"Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

Joanjo Aduriz Zabala -
Erantzun kopurua: 6

Egun on lankide:

Azken asteetan eguneraketaren batzuk izan dira dirudienez gure instantzian. Orain "Zeregina" jarduera berri bat sortzean "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak" igotzeko aukera desagertu zaigu (aurrez sortutakoetan ikasleek oraindik badute pdf-a igotzeko aukera) Beste inori gertatu zaizue? Ikasleen dokumentuetan aipamenak, zuzenketak idatziz egiteko erabiltzen dugu.


Eskerrik asko aurrez, ohiko moduan ;)

Aioo!

Joanjo Aduriz Zabala(e)ri erantzunda

Er: "Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

Alex Gabilondo -
Arrazoia duzu. Konturatu gabe nengoen. Feedback motetan ere kendu dute. Orain arte pdf-ak "arbelan" iruzkindu zitekeen eta odt eta doc-ak pdf bihurtzen zituen pdf feedback markatuz gero. Galdetuko dut CAU zergatik kendu duten eta eskatuko dut berriro jartzeko.
Alex Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: "Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

Odei Mugica Diez -
Eta horregatik izan daiteke orain ikasleek igotako pdf-ak ezin irekitzea?
Odei Mugica Diez(e)ri erantzunda

Er: "Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

Joanjo Aduriz Zabala -
Aupa:
Baaaa, baietz esango nuke, bai. Guri ere gertatu zaigu. Jarduera berdinean, ikasleek aurrez bidalitako dokumentuak ez daude ikusgai, beste batzuk bai. Oraingoak zuzentzeko deskargatu beharra.... puffff
Cauf-koei arazoaren berri eman genien eta egun berean arazoa konponduta zegoela esanez mezua jaso genuen. Oker zeuden baina... atzera informatu genituen atzo baina konponbiderik ez oraingoz.
Aiooo!
Joanjo Aduriz Zabala(e)ri erantzunda

Er: "Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

Jon Ezkurra Yurrebaso -
Aupa:
Geu ere berdin gaude, CAUra idatzi genuen 18an edo eta erantzunik ez momentuz (bueno bai, begiratuko zutela)
Jon Ezkurra Yurrebaso(e)ri erantzunda

Er: "Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

Alex Gabilondo -
Badirudi teknikariak konpondu duela arazoa. Zereginaren bidalketa motan ez da agertzen pdf baina odt eta doc-ak pdf bihurtzen ditu eta onartzen diren fitxategi motan zehaztu daiteke pdf formatua.
Bestetik feedback motetan berriro agertzen da PDF gaineko oharrak.
Alex Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: "Zeregina" jardueran "Bidalketa motak" atalean "pdf dokumentuak"

Alfonso Tejedor Garcia -
Gure ikastetxean irakasle batzuei, W10 SE ekipoetan, pdf-ak sakatzean ez zitzaien irekitzen; arrazoia: Edge nabigatzailez saiatzen zuen SEk eraikitzen; aldiz, testuinguru-menuan aukeratzen bazuten adobe reader, orduan problemarik gabe. Agian zerbitzarietan honelako zerbait saiatu zuen Windowsek...