Foro irekia

Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Hektor Rodriguez Arza -
Erantzun kopurua: 7

Kaixo,

zereginetan ikasleek igo dezaketen fitxeroen tamaina maximoa 50 MBean mugatuta dagoela agertzen zaigu. Ba al dago muga hori handitzeko modurik?

Gainera, bidalketarako "pdf bidalketa" aukeratuz gero, 600 MB-ko muga dagoela esaten du. Kontua da gure ikastetxeko irakasle batek zereginean bideo bat igotzea eskatu nahi die ikasleei, eta 50 MBko muga labur gelditzen zaio.

Eskerrik asko laguntzagatik.

Hektor Rodriguez Arza(e)ri erantzunda

Er: Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Ane Lizeaga Zabalegi -

Kaixo!

Bai, aldatu daiteke fitxeroen tamaina. Ikastaroan, gurpiltxoari eman eta "editatu ezarpenak" aukeratu. Ondoren, menuan beheruntz zoazela, "FITXATEGIAK eta IGOERAK" atala topatuko duzu. Bertan fitxategien gehienezko tamaina moldatzeko aukera topatuko duzu. 


Gero arte, Ane. 

Ane Lizeaga Zabalegi(e)ri erantzunda

Er: Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Hektor Rodriguez Arza -
Eskerrik asko erantzunagatik, Ane.

Hala ere, zuk diozun ezarpenen atal hori ("Fitxategiak igotzeko gehienezko tamaina") 600 MB-ean konfiguratuta dago, baina zeregin bat sortzerakoan "bidalketa motak" atalaren barruan bidalketaren gehienezko tamaina" atalean "jardueran igotzeko gehienezko tamaina :(50MB)" agertzen zaigu, beraz ikasleek ezin dute 50 MB baino handiagoak diren fitxategirik igo.

Atal berdinean ("bidalketa motak"), aldiz, pdf fitxategien igoera aukerarako "bidalketaren gehienezko tamaina" atalean bai agertzen zaigu 600 MB-eko muga, baina ez dakigu zergatik edozein motatako fitxategia igotzeko muga 50 MB-ean dagoen.
Hektor Rodriguez Arza(e)ri erantzunda

Er: Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Txabi Perez -

Nik ere beste muga bat daukat eta ez dakit nola aldatu.

Idatzi cauf09@hezkuntza.net haiek konfigura dezaten.

Hektor Rodriguez Arza(e)ri erantzunda

Re: Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Jon Ezkurra Yurrebaso -
Edozein modutan, irakasle horren ikasle guztiek eta beste batenak eta beste batenak... hasten badira bideoak igotzen plataforma petatu liteke. Agian, komenigarriagoa izango litzateke bideo horiek beste nonbait alojatzea eta linkeatzea.
Jon Ezkurra Yurrebaso(e)ri erantzunda

Er: Re: Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Hektor Rodriguez Arza -
Bai, aukera hori ere kontuan hartu dugu. Hala ere, pena ematen digu Moodle bezalako tresna bat izanik bere potentzial guztiarekin ezin erabiltea, bideo horiek igo ahal izateko gure kasuan behintzat Google Drive erabili beharko genukeelako. Eta horrek dakarren hurrengo pausua (irakasleen partetik) hauxe da: bideoak Driven igo behar badituzte, zergatik ez dugu erabiltzen Google Classroom Moodle ordez? Errazagoa izango litzateke dena.
Horregatik saiatzen ari gara kapazitate-muga hori aldatzen.

Cauf-ren erantzunaren zain gaude, zerbait gehiago dakidanean esango dizuet.
Hektor Rodriguez Arza(e)ri erantzunda

Er: Re: Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

Hektor Rodriguez Arza -
Kaixo,

hemen doakizue kontu honen inguruan Cauf-tik jaso dugun erantzuna:

Buenos días!
No es desfase, sino que para el gestor o profesor es la capacidad de subir backups de cursos, por ejemplo para restaurar un curso o crear uno nuevo partiendo de una copia.
Y lo otro son tamaños para las entregas de ficheros de los estudiantes. Si se diera el tamaño de tope a los estudiantes, la plataforma pesaría una barbaridad en pocos días hasta colapsarse y dejar de funcionar.
No obstante hemos ampliado la entrega de pdfs a 20megas, estaba a 1 mega.
Hektor Rodriguez Arza(e)ri erantzunda

Er: Re: Zereginetan igotako fitxategien tamaina maximoa

ALAIN URIZAR OLEAGA -
Ondo dago PDFak 20MBera igotzea baina normalean gehiago pisatzen dute bestelako fitxategiak. Aurkezpenak, irudiak, bideoak...
Logikoagoa litzateke beste fitxategien tamaina maximoa igotzea.