Foro irekia

H5P eduki dinamikoak "Liburu" batetan txertatzeko arazoa

H5P eduki dinamikoak "Liburu" batetan txertatzeko arazoa

Joanjo Aduriz Zabala -
Erantzun kopurua: 2

Egun ooon: Kurtso batetan Eduki Dinamikoak sortu ditut eta ondo. Kontua da "Liburu" batetan sartu nahi nituzkeela txukun antolatuta eskaintzeko. Liburuan H5P jarduera aukeratzean, "url"-a, "enbotatzeko kodea" edota H5P fitxategia sartzeko eskatzen du. Baaa, nik sortutako horiek txertatzea ez dut lortzen. Edukien bankua ere ez dut ikusgai. Laguntzerik bai mesedez?

H5P jarduerak sortuta

Drag motako jarduerak dira

Edukien bankua ez dago ikusgai

Joanjo Aduriz Zabala(e)ri erantzunda

Er: H5P eduki dinamikoak "Liburu" batetan txertatzeko arazoa

JOXA DARCELES TIFE -
Egun on Joanjo. H5Pn sortutako aplikazioak, H5Pko webean sortzen badituzu zure kontuarekin logeatuta, <embed> aukera agertuko zaizu aplikazioaren azpian:

Hori kopiatu eta gero Moodleko Liburua editatzerakoan HTML editorea ireki:
Eta bertan itsatsi H5Pko "Embed" horretan kopiatutakoa.
Ea balio zaizun...
JOXA DARCELES TIFE(e)ri erantzunda

Er: H5P eduki dinamikoak "Liburu" batetan txertatzeko arazoa

Joanjo Aduriz Zabala -
Eskerrik asko Joxa!!
Lortu dut aurrez Moodlen sortutako H5P edukiak liburuan sartzea edukiak enbotatuta (Orain erne ibili beharra dut "ezkutatu" ditudan edukiak inork ezaba ez ditzan kurtsotik, bestela liburutik ere desagertzen dira). H5P.org orrian ez dago eskura nik erabilitako "Drag the Words" aukera (H5P.com ordainduta bai), beraz ezin bertan jasota eduki.... Eskerrik asko zure laguntzagatik!!