Foro irekia

Arrisku mezuak desgaitu

Arrisku mezuak desgaitu

Alex Gabilondo -
Erantzun kopurua: 0

Duela aste batzuk, ez dakit bertsio aldaketarekin lotuta edo zein dela kausa, irakasle askok Moodleen mezu automatiko batzuk jasotzen ari gara posta bidez, ingelesez. Denak berdinak ez badira ere denek ohartarazten dituzte ikasleek ez dutela parte hartzen ikastaroetan eta ikasketak arriskuan izan dezaketela edo ikastaroek ez dutela aktibitaterik. Estilo honetakoak:

Hi Alex,
A number of students in Hezkuntzako Moodle Plataforma
-(ikastaroaren izena) have not accessed the course recently.

Agian ikasturtea hasita irakasle batzuk nahi izan dituzte horrelako mezuak jaso baina oporretan inork ez, seguru. Ematen du abisu horiek kategoriaka edo ikastaroka kudeatu daitezkeela baina ikasturtea hasi arte denak desaktibatu nahi baduzu guneko kudeatzailea izan behar zara. Zure Moodleean saioa ireki, eskerreko menua zabaldu eta, behean, Gunearen kudeaketa > Analitikak > Eredu analitikoak eta Ekintzak zutabean banaka desgaitu.


Guneko administratzailea ez bazara mezu hau kopiatu eta birbidali ahal diozu.