Foro irekia

Dominak/Intsigniak erabiltzaile guztien eskura

Dominak/Intsigniak erabiltzaile guztien eskura

by Joanjo Aduriz Zabala -
Number of replies: 1

Egun ooon:

Aspaldian domina/intsigniekin ari gara lanean zenbait irakasle . Orain, administratzaile gisa, domina orokorrak sortu ditut ikastetxeko edonork erabili ditzan. Irizpideak jarri eta eskuragarri utzi ditut, irakasleek beraien kurtsoetan erabiltzeko aukera izango zutela pentsatuz.

Tira, hori zen nire intentzioa. Kontua da adminstratzaileak sortutakoak adminstratzaileari bakarrik azaltzen zaizkiola, ez beste inori. Nik pentsatzen nuen guztiei azalduko zitzaizkiela, erabiltzaile bakoitzak dagokiona hautatu ahal izateko, baina... ez ba!

Nire nahai hori posible al da? Eta horrela bada, izango da artistarik talde honetan nola egin argituko didanik?

Esker milaaaa!

In reply to Joanjo Aduriz Zabala

Re: Dominak/Intsigniak erabiltzaile guztien eskura

by Txabi Perez -

Egun on,

ezer gutxi dakit honetaz baina irakurtzen dudanagatik bi domina mota daude: Guneko dominak eta ikastaroko dominak. Administraileak guneko dominak sortu ahal ditu. Ikastaro bakoitzean sortu behar dira ikastaro horrekin lotu nahi diren dominak.

dominak