H5P aktibitateak erabilgarri, ikusgarri eta eraginkorrak izan daitezke.
Ikastaro batean horrelako aktibitate batzuk prestatu ditut. Ikastaroa irekita utzi dut bisitarientzat, lehenago ere eskatu nuen bisitariak automatikoki sartzeko aukera gaitzea. Hau da, teorian, logeatu gabe ikusi ahal dira ikastaroare edukiak.
Orain egin dudana hau izan da, H5P aktibitatean eskaintzen den "enbotatu" kodea kopiatu dut eta webgune batean jarri dut. Baina ez du funtzionatzen.
Chrome: La página moodlegune.hezkuntza.net ha rechazado la conexión.
Firefox: X-Frame-Options politikak blokeatuta- Errorea gertatu da moodlegune.hezkuntza.net ostalarira konektatzean.
Firefox(e)k orri hau testuinguru honetan kargatzea eragotzi du daukan X-Frame-Options politikak baimentzen ez duelako.
Hori, horrela izan behar da edo badago trikimailuren bat?
Txabi