Foro irekia

ATTO editorearen aukera osagarriak nola aktibatu?

ATTO editorearen aukera osagarriak nola aktibatu?

by Joanjo Aduriz Zabala -
Number of replies: 4

Aupa aixkideok:

Gure ikastetxeko instantzian administrazaile gisa sartuta ATTO editorean tresna barraren ezarpenak dira ondorengoak. Bertan, "azpimarra" aukera adibidez, aktibatuta dagoela dirudi, beste hainbat aukera bezala. Kontua da irakaslearen editorean ez direla agertzen. Zer egin behar da hau konpontzeko?



Gure ATTO editorearen itxura:


In reply to Joanjo Aduriz Zabala

Er: ATTO editorearen aukera osagarriak nola aktibatu?

by Alex Gabilondo -

Nik uste dut falta zaizuna dela tresna barran jartzea. Attoren ezarpenetan duzula uste dut.

In reply to Alex Gabilondo

Er: ATTO editorearen aukera osagarriak nola aktibatu?

by Joanjo Aduriz Zabala -

Egun on eta eskerrik asko Alex, baina:

Kiaa Alex! Lehenengo mezuan jarritako irudietan ikusten den legez, Administratzaile gisa aukeratuta dauden horiek ez zaizkigu azaltzen, baina, ezta adminstratzailea berari ere! Tira, saiatu naiz han eta hemen, ATTOren barran sartzeko aukera topatzen baina alferrik.

CAUF-ekoekin duela hiru hilabete harremanetan jarri arren eta 10 mezu inguru bidali arren, erantzunik ez!! Moodleen erabilpena ikastetxean indartzeko buru-belarri aritzeko asmoa nuen eta arazo hau konpondu beharra ezinbestekotzat jotzen dut... Etsigarria!

Aioo!

In reply to Joanjo Aduriz Zabala

Er: ATTO editorearen aukera osagarriak nola aktibatu?

by Alex Gabilondo -

Lehenik eta behin komentatzea badirudiela Juanjok pluginak kudeatzeko aukera dela baina hori ez da ohikoa ikastetxeetan, beraz ez zoratu bilatzen, pluginen konfigurazioa caur09-ri eskatu behar zaio.

Hori zehaztuta, lehengoan nahi nuen pantaila argazki bat jarri erakutsiz zer itxura duen Attoren tresna barraren konfigurazioa baina berritzegunetako taldetxo batek dugun probako ikastaroa blokeatuta zegoen eta ezin izan nuen. Gaur, ordea, badabil eta hau da Atto editorearen tresna barraren konfigurazioak duen itxura:

attoren tresna barraren konfigurazioaBertan ikusten dira blokeak=blokearen elementuak komak bereizita. Elementuen izenak goiko zerrendan kontsulta ditzakezu. Esaten duzun bezala hona ezin baduzu iritsi bidaltzen ahal diozu cauf09ri irudi hau eta esan horrela nahi dituzula barrak edo honetan oinarrituta zurea idatzi.


In reply to Alex Gabilondo

Er: ATTO editorearen aukera osagarriak nola aktibatu?

by Joanjo Aduriz Zabala -

Egun on eta ezer baino lehen barkatu nire baldarkeria.

Ba bai, Alex, hori zen guztia, kontua da zuk bidalitako irudia ikusi eta editatu nezakeela ohartu gabe nengoela. Zuen tresna barraren ezarpena jarraitu dut (zuzentzaileak arazoak eman dizkit, ez daukagulako aktibatuta) eta horratx, dena nahi bezala!

Eta ni hiru hilabetez zain egon naizela pentsatzea... lotsatuta eta burumakur nago.

Eskerrik asko bene-benetan berriro ere Alex! Biba zu!