Foro irekia

Talde-dokumentua

Talde-dokumentua

Alfonso Tejedor Garcia -
Erantzun kopurua: 4

Aholku bila natorkizue. Irakasle multzo batek atera behar du amankomuneko idazkia. Google eta beste plataformak bide argia eskaintzen dute. Nik Moodlen bertan egitea pentsatu dut. Kontua da, zein izango zen dinamika egokiena eskaintzen duen lanabesa? Tailerra? Wikia?

Alfonso Tejedor Garcia(e)ri erantzunda

Er: Talde-dokumentua

Alex Gabilondo -

Aukera bat da Etherpad eta Crytpad motako elkarlanerako dokumentuak. Oinarrizko edizioa dute eta ondo funtzionatzen dute modu sinkronikoan. Ikasle taldeak sortu dezake, taldekideen artean editatu eta bukaeran esteka bidali irakasleari eta irakasleak ikus dezake edizioaren historia. Hori bat esteka bidali artean irakasleak ez du ezer ikusten (ikasleek hasieratik edizio taldean bera sartu ezean).

Kalkulu orriak eta aurkezpenak egin daitezke ere lanabes honekin.

Zerbitzari asko daude. Hemen mota bakoitzeko bana jarriko dut:

Alfonso Tejedor Garcia(e)ri erantzunda

Re: Talde-dokumentua

Jon Ezkurra Yurrebaso -

Egun on Alfonso.

Nire ustez moodle ez da horretarako egokia. Okurritzen zait office 365 erabil dezakegula, izan ere, irakasle guztiok dugu kontua irakasle.eus domeinuan (gainera iruditzen zait oso gutxi erabiltzen dugula, badakit microsoftena dela, baina ordainduta dago.)

Jon Ezkurra Yurrebaso(e)ri erantzunda

Er: Re: Talde-dokumentua

Alfonso Tejedor Garcia -

Ados nago, baina gure ikastetxean irakasleek ez dute MS baliabide horiek erabiltzen, "Googlelizatuta" daude, eta urtero agertzen diren bitarteko irakasleek areagotzen dute joera.

Esango dizuet nola ebazten dugun egoera.