Moodleek bi editore ditu Atto eta TinyMCE. Lehenengoa Moodleek berak garatu du eta badirudi aurrerapen handiagoa duela. Gaur egun funtzionalitateen aldetik parekoak dira baina Attok etorkizun hobea du Moodleen. Esate baterako 3.8 bertsioan -seguru aski datorren ikasturtekoa- H5P elementuen integrazioa egin ahal izango da Atton.
Biak daude erabilgarri baina berez gune gehienetan TinyMCE dago lehenetsia. Erabiltzaileak alda dezake erabiltzen duen editorea bere profilaren aukeretan baina editore lehenetsia aldatzeko cauf09@hezkuntza.net helbidera eskatu behar zaio. Bestetik instalatutako Atto oinarrizkoa da. Komeni da eskatzea hainbat gehigarri aktibatzea.
Gehigarrien gaineko informazio gehiago hemen
Egokiena izan daiteke eskatzea Attoren gehigarriak aktibatzea, probatu eta, egoki iritziz gero. Atto editorea gunean lehenestea eskatzea.