Foro irekia

Kohortea matrikulatu eta gero ikasleak banaka desmatrikulatu daitezke?

Er: Kohortea matrikulatu eta gero ikasleak banaka desmatrikulatu daitezke?

by Txabi Perez -
Number of replies: 0

"Matrikulazio-metodoa" eskuzko matrikulazioa bada ikasleak zein kohorteak matrikulatu daitezke. Ikasle talde baten Kohortea matrikulatzen badugu ikastaroan kohorte horretako ikasle guztiak agertzen dira. Hortik aurrera ikasleak banaka matrikulatu izan balira bezala agertzen dira eta behar izanez gero ikastarotik ezabatu daitezke banan banan.

"Matrikulazio-metodoa" sinkronizatu kohortea bada ikasleak ezin dira banaka desmatrikulatu.

Oharra:

Ez nahastu kohorteak "taldeak" funtzionalitatearekin. Kohorteek izaera administratiboa daukate, batez ere matrikulazio prozesuak errazteko. Taldeek, ordez, izaera didaktikoa daukate, ikastaroaren dinamikak bideratzeko erabiltzen dira.