Foro irekia

Kohortea matrikulatu eta gero ikasleak banaka desmatrikulatu daitezke?

Kohortea matrikulatu eta gero ikasleak banaka desmatrikulatu daitezke?

Txabi Perez -
Erantzun kopurua: 1

Egoera: Ikasleak kohorteetan antolatuta daude, DBH1-A, DBH1-B, DBH2-A, DBH2-B...

Ikasgai batean adibidez DBH1-A kohortea matrikulatuta dago. Baina ikasgai honetan DBH1-A taldeko ikasle guztiak ez daude.  Ezabatu ahal dituk ikasleak banaka?

Txabi Perez(e)ri erantzunda

Er: Kohortea matrikulatu eta gero ikasleak banaka desmatrikulatu daitezke?

Txabi Perez -

"Matrikulazio-metodoa" eskuzko matrikulazioa bada ikasleak zein kohorteak matrikulatu daitezke. Ikasle talde baten Kohortea matrikulatzen badugu ikastaroan kohorte horretako ikasle guztiak agertzen dira. Hortik aurrera ikasleak banaka matrikulatu izan balira bezala agertzen dira eta behar izanez gero ikastarotik ezabatu daitezke banan banan.

"Matrikulazio-metodoa" sinkronizatu kohortea bada ikasleak ezin dira banaka desmatrikulatu.

Oharra:

Ez nahastu kohorteak "taldeak" funtzionalitatearekin. Kohorteek izaera administratiboa daukate, batez ere matrikulazio prozesuak errazteko. Taldeek, ordez, izaera didaktikoa daukate, ikastaroaren dinamikak bideratzeko erabiltzen dira.