Foro irekia

Nola egin audio iruzkinak Moodleen

Nola egin audio iruzkinak Moodleen

Alex Gabilondo -
Erantzun kopurua: 4

Egun hauetan topera ari bazara zereginak zuzentzen -zeinen gogorra den irakaskuntza online!- agian interesatuko zaizu probatzea zereginak zuzentzean ahozko iruzkinak egiten. Iruzkin sakonak egitea gustatzen bazaizu kontuan izateko. Blogean idatzi dut Moodleen nola aktibatzen diren ahozko iruzkinak eta horiek grabatzeko Audio Online Voice Recorder gehigarriaren berri eman dut.  

Animo!!

Alex Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: Nola egin audio iruzkinak Moodleen

IÑIGO GUEVARA GRACENEA -

Aupa Alex,

Nik noizbait audio iruzkinak egiteko zuzenean moodlen grabatu ditut  Feedback-iruzkinak eginez. Attok baimentzen du audio iruzkinak egiten.


IÑIGO GUEVARA GRACENEA(e)ri erantzunda

Er: Nola egin audio iruzkinak Moodleen

Alex Gabilondo -

Eskerrak ikasleekin lanean zaudeten irakasleok bulegoko irakasleoi iruzkinak egiten diguzuela. Gurpila aspaldian asmatua zegoen eta nik konturatu ez. Zuzenduko dut blogeko mezua.

Mila esker.

Alex Gabilondo(e)ri erantzunda

Er: Nola egin audio iruzkinak Moodleen

admCentro admCentro -

Ondo.

2 minutu baino gutxiagoko audioa bada Moodle editoreak daukan audio-grabazio sistema erabiltzea nahikoa izan daiteke.