Foro irekia

BigBlueButton bideokonferentziak egiteko baliabidea

BigBlueButton bideokonferentziak egiteko baliabidea

by Joanjo Aduriz Zabala -
Number of replies: 4

Egun on:

Inoiz Alexi entzun diot bideokonferentziak egiteko BigBlueButton tresna hau aipatzen. Erabilgarritasuna CAUren menpekoa da? eskatu behar zaio?

In reply to Joanjo Aduriz Zabala

Er: BigBlueButton bideokonferentziak egiteko baliabidea

by Txabi Perez -

Orain arte gure instantzietan dagoen Big Blue Button baliabideak probak egiteko dagoen zerbitzari batean funtzionatzen du ( "This BigBlueButton server is freely provided by Blindside Networks for testing purposes only" ).

Egun hauetan eskatu zitzaion Hezkuntza Sailari  zerbitzari propio bat instalatzeko. Egin, egin dute eta egun hauetan probetan dabiltza.

Gauzak ondo joanez gero horren berri emango dizuegu.


In reply to Joanjo Aduriz Zabala

Er: BigBlueButton bideokonferentziak egiteko baliabidea

by ELISA K MARTINEZ ARAMBURU -

Edozein tarea igotzen duzun bezala, BigBlueButton jarri ahal duzu.

BigBlueButton_Ataza 

Ezarpenak editatu (batzarraren ordua, data....), ikasleak entzule edo moderatzaile moduan nahi dituzun, eta listo. 

Ordua heltzerakoan ikasleek botoi urdinari ematen diote eta batzar gelan sartzen dira. Neuk, ikasleek ez ahzsteko ordua eta eguna atazaren deskribapenean jartzen diet, argi eta handi. 

Martxan

Oso ondo funtzionatzen du.

Abantailak:

  • ez dituzula ikasleek aparte matrikulatu behareta  
  • zure ikastarokoak bakarrik sartu ahal dira
  • Moodle-eko egutegian agertzen zaie batzarra dutela, edozein jarduera bezala
In reply to ELISA K MARTINEZ ARAMBURU

Er: BigBlueButton bideokonferentziak egiteko baliabidea

by Txabi Perez -

Atxukale blogetik kopiatutako bideotutorialen zerrenda. Cadizko Unibertsitatean eginda.

Eskerrik asko @parreitu@mastodon.eus

BIGBLUEBUTTON konferentzia sistema

Audioa eta bideoa

Erabiltzaileak eta rolak

Gela birtual baten aukerak