Pedro Arreitunandiaren eskutik "Atxukale" blogean argitaratutako sarrera:
"Ondoren jartzen dizkizuet Cadiz-ko Unibertsitatekoek
beraien Youtube kanalean publikatu duten bideo sorta gaika antolatuta.
Eduki hauek beraien Moodle (Campus Virtual deitzen diote) irakasle zein ikasleei nola funtzionatzen duen azaltzeko sortu dituzte. Moodle eta BigBlueButton integratuta dituztenez, BBB tresnaren erabilera ere azaltzen dute.
Moodle formakuntzarako oso bideotutorial egokiak dira. Bideoak gazteleraz daude, baina hemen jartzen ditut kalitate oso onekoak direlako, eta uste det oso baliagarriak izan daitezkeela."