Foro irekia

Amarauna/Etxean ikasi

Amarauna/Etxean ikasi

ALAIN URIZAR OLEAGA -
Erantzun kopurua: 2

Kaixo:

Nola jar daitezke Amarauna eta Etxean ikasi plataformetan Moodlen dauden ikastaroak?

Berritzeguneetatik, antza, hau bultzatuko da. Edukiak plataforma hauetara igotzea.

Apur bat begiratzen egon naiz eta ez dut Moodle ikastarorik ikusi. Agian egongo dira.


ALAIN URIZAR OLEAGA(e)ri erantzunda

Er: Amarauna/Etxean ikasi

Txabi Perez -

Kaixo Alain,

esaten duzunean Moodlen dauden ikastaroak jartzeko plataformetan ser esan nahi duzu?

a) Irekita dauden ikastaroen URLak argitaratu.

b) Konpartitu nahi duzun ikastaroaren babeskopia .mbz eskuragarri jarri.

c) Ikastaroa ikusgai jartzea bisitari moduan.

Lehenengo biak Amaraunan egin daitezke. Hirugarrena  Moodlegune honetan egin daiteke.

"Etxean Ikasi" webguneko loturak Berritzegune Nagusiko aholkulariak jartzen dituzte.

Amaraunan baliabide bat argitaratzeko erregistratuta egon behar zara. @irakasle.eus kontua duzuen irakasleok Microsoft-Office365 kontua erabiliz sar zaitezkete besterik gabe.

Baliabide bat argitaratzea zer da? Aukera nagusiak bi dira:

  • URL bat erreferentziatu. Adibidez, Moodlegunea.
  • Fitxategi bat igo. Adibidez, segurtasun-kopia-moodle2-course-4-moodle_informazioa-20191122-1318-nu.mbz fitxategia.
Baliabide guztietan, titulua, deskripzioa, kategoriak, etiketak eta egiletza idatzi edo zehaztu behar dira. Berritzeguneetako aholkuarientzat prestatu zen gida honetan baliabideak argitaratzeko azalpenak daude.
Laguntza edo informazio gehiago amarauna@hezkuntza.net .