Kaixo Alain,
esaten duzunean Moodlen dauden ikastaroak jartzeko plataformetan ser esan nahi duzu?
a) Irekita dauden ikastaroen URLak argitaratu.
b) Konpartitu nahi duzun ikastaroaren babeskopia .mbz eskuragarri jarri.
c) Ikastaroa ikusgai jartzea bisitari moduan.
Lehenengo biak Amaraunan egin daitezke. Hirugarrena Moodlegune honetan egin daiteke.
"Etxean Ikasi" webguneko loturak Berritzegune Nagusiko aholkulariak jartzen dituzte.
Amaraunan baliabide bat argitaratzeko erregistratuta egon behar zara. @irakasle.eus kontua duzuen irakasleok Microsoft-Office365 kontua erabiliz sar zaitezkete besterik gabe.
Baliabide bat argitaratzea zer da? Aukera nagusiak bi dira:
- URL bat erreferentziatu. Adibidez, Moodlegunea.
- Fitxategi bat igo. Adibidez, segurtasun-kopia-moodle2-course-4-moodle_informazioa-20191122-1318-nu.mbz fitxategia.
Baliabide guztietan, titulua, deskripzioa, kategoriak, etiketak eta egiletza idatzi edo zehaztu behar dira. Berritzeguneetako aholkuarientzat prestatu zen
gida honetan baliabideak argitaratzeko azalpenak daude.