Ez dakit zuen ikastetxeko Moodle dabilen ala ez (nonbait zerbitzari batetik bestera aldeak daude) eta ez dakit EJIEk zerbitzarien gaitasuna handituko duen ala ez, baina zuen ikastetxeko Moodle motel ala arin funtzionatzen segitzen badu, agian interesa izango duzue ikasleen segimendua egiten. Ez dut uste kudeatzaileak segimendu orokorrik egiten ahal duen. Baina ikastaroen barruan kudeatzaileak zein irakasleak nahiko segimendu zehatza egin dezake.
Nire blogaren mezu honetan deskribatu ditut aukera batzuk. Zalantzaren bat baduzue edo ekarpenen bat egitea baduzue foro honetan jarri, mesedez.