Moodleek irakasleentzako antolatutako Learn Moodle 3.8 Basics bukatu da. Ikastaroko materialak Ikastaroak atalean jarri ditugu. Ekainaren 8an berriro emango dute MOOC hau.
Berritasun bezela Moodleek administratzaile kudeatzaileentzat Learn Moodle Admin Basics MOOC eskainiko dute otsailaren 17an hasita. Informazio handirik ez dute eman baina pentsatzen dut bideo-tutorialen bidez azalduko dutela kategoriak eta ikastaroak nola sortu, altak CSV bidez egiten, kohorteak sortzen eta gunearen itxura moldatzen.
- Informazio gehiago: https://moodle.com/news/moodle-admin-mooc/
- Otsailaren 17tik ikastaroan hasteko: https://learn.moodle.org