Foro irekia

Irudiak entsegu galderetan

Er: Irudiak entsegu galderetan

by Alex Gabilondo -
Number of replies: 0

Irudiak Ctrl+V bidez  edo bestela itsasten ez da fidagarria. Batzuetan funtzionatzen du eta bestetan ez. Irudiak txertatzeko modu fidagarri bakarra da irudia fitxategi batean gordetzea eta gero fitxategi hori txertatzea.

Entsegu moduko galderetan, galderaren ezarpenetan, Erantzunaren aukerak izeneko atalean, Moodleek proposatzen du erantzunetarako HTLM editorea eta haren ordez HTLM editorea fitxategi-hautatzailearekin hautatu behar da.







Hartara irudia txertatu nahi dugun tokian aldez aurretik gordetako fitxategia igoko dugu eta, irudiaren tamaina, lerrokapena eta ordezko izena zehaztu ondoren txertatuko dugu.

Hona hemen ikasle baten erantzuna irudia itsatsita (ez da ikusten) eta irudia fitxategi bidez txertatuta: