Kaixo
Entsegu galderetan beste aplikazio batekin egindako grafiko bat (googleko kalkulu orriarekin adibidez egindako bat , edo bestelako bat) itsastea nahi badot ez du funtzionatzen CRTL-V konbinazioak. Hasieran badirudi egiten duela baina gero ez da gordetzen. Nik erabiltzen dudan nabigatzailea FIREFOX da.
Badirudi idazteko baimenen arazoren bat dala. Ez du funtzionatzen ikasle rolarekin ezta irakasle rolarekin. Aukera hori martxan egotea interesgarria litzateke ikasleek odenagailu eramangarria erabiltzen badute .
Norbaitek badaki zein den arazoa?