Foro irekia

Jardueraren osaketa aktibatzea CAUri eskatu behar zaio

Jardueraren osaketa aktibatzea CAUri eskatu behar zaio

by Alex Gabilondo -
Number of replies: 5

Moodlek badu funtzionalitate interesgarri bat izena duela jardueraren osaketa. Guneak aktibatuta badu irakasleak erabaki dezake bere ikastaroan erabiltzea ala ez. Erabiliz gero irakasleak aukera du baliabide eta jardueretan aktibatzea. Aktibatuz gero ikasleak kontrol laukitxo bat ikusiko du baliabidea edo jardueraren ondoan markatzeko edo jakiteko egina ikusia/egina/bidalita duen (kasu batzuetan ikasleak eskuz markatuko du bestetan automatikoa izango da baldintzak betetzean.

Kontua da gunean aktibatze ez dagoela kudeatzailearen esku, eskatu egin behar da idatziz cauf09@hezkuntza.net helbidera. Behin aktibatzen dutenean irakaslearen erabakia izango da ikastaroan erabiltzea eta, baiezkoan, zeintzuk baliabide eta zereginetan.

In reply to Alex Gabilondo

Re: Jardueraren osaketa aktibatzea CAUri eskatu behar zaio

by JOSE MARI JUAN FONSECA -

Mila esker Alex !

Ez nekien eskaera egin behar dela!

Oso baliagarria egingo zait !


In reply to Alex Gabilondo

Re: Jardueraren osaketa aktibatzea CAUri eskatu behar zaio

by JOSE MARI JUAN FONSECA -

Kaixo Alex eta Txabi !
Eskaera egin diet eta badirudi ez dakitela zer den.  Galdetzen didate ea Plugin bat den? Bidali njien ere Txabik jarritako irudia argitzeko...eta dagoeneko mezu bat gurutzatu ditugu!

Zuen azalpenak eman dizkiet eta EZ dakite "jardueraren osaketa" nola egin.
Bidaltzen dizut beraiek esandakoa:

Kaixo,
Mesedez, galdetu zure lankideari ea plugin baten instalazioari buruz ari den.
Adeitasunez

CAU

Hau dela eta, jarriko zarete zuek haerremanetan ea argitzen diezuen!

Ongi izan

Jose Mari


In reply to JOSE MARI JUAN FONSECA

Er: Re: Jardueraren osaketa aktibatzea CAUri eskatu behar zaio

by Alex Gabilondo -

Ez da plugin bat, ezarpen bat da. Gunearen kudeaketa > Funtzio aurreratuak  atalean dago.


In reply to JOSE MARI JUAN FONSECA

Er: Re: Jardueraren osaketa aktibatzea CAUri eskatu behar zaio

by ALAIN URIZAR OLEAGA -

Niri momentuan aktibatu didate.

Nonbait aurkitu egin dute ;-)

In reply to Alex Gabilondo

Re: Jardueraren osaketa aktibatzea CAUri eskatu behar zaio

by JOSE MARI JUAN FONSECA -

Mila esker Alex !

DAgoeneko jakin-erazi diet eta dagoeneko aktibatu didate !

Ongi izan !