Ataza: Joan zaitez praktiketako ikastaroko zuen koadrora eta gainera itzazue bi foro

Joan zaitez praktiketako ikastaroko zuen koadrora eta gainera itzazue bi foro, behean zerrendatzen diren ezaugarriak betez:

·

Foroen ezaugarriak

  • lehen foroa: erabilera orokorreko foro arrunta. Beraz, denek bidal ditzakete mezu berriak eta erantzunak. Ikasleek aukeran izango dute mezuak beren posta-programetan jaso ala ez. RSS jarioa agerian utziko duzu. Irakurri gabeko mezuak ikastaroaren orri nagusian nabarmenduko dira. Irakasleak mezuak kalifika ditzake (gehienezko kalifikazioa) eta horretarako nahi duzun balorazio-eskala (zenbakizkoa zein bestelakoa) erabiliko duzu.
  • bigarren foroa: eztabaida jakin bat burutzeko foroa. Denek bidal ditzakete erantzunak baina ez mezu berririk. Ikasleek aukeran izango dute mezuak beren posta-programetan jaso ala ez. Ikasleek aukeran izango dute irakurri gabeko mezuak nabarmendu ala ez. Ez da RSS jariorik izango, ezta kalifikaziorik ere.
Oharra: foro bakoitzaren kasuan zehaztu ez ditugun gainerako ezaugarriak nahi duzuen moduan konfigura ditzakezue.

Horretarako, Kudeaketa blokeko Edizioa aktibatu botoia sakatu behar duzue, eta orduan zuen koadroan bi menu zabalduko zaizkizue: Baliabidea gehitu, ezkerrean, eta Jarduera gehitu, eskuinean.

Jarduera gehitu sakatu eta Foroa aukeratu. Hortik aurrera, agertuko zaizun interfazean gorago eman dizkizugun baldintzak aukeratu beharko dituzu.