• Hizkuntzen tratamendua

    Hizkuntzen tratamendua

    Moodleen erabilgarri eta lehenetsita dauden hizkuntzak hainbat mailatan zehatz daitezke:

    Ikastetxe mailan: EAEko ikastetxe publikoetako guneak sortzean EJIEren aginduz gaztelania dute hizkuntza lehenetsia baina ikastetxeak CAUri (cauf09@hezkuntza.net) eskatzen ahal dio euskara lehenestea bere gunean. Edonola erabiltzaileak alda dezake uneko hizkuntza ingelesa, gaztelania edo euskarara. Ikastetxeak eskatzen ahal du hiru horietaz gain beste hizkuntza batzuk gehitzea (aukeran dozenaka hizkuntza daude).

    English, Español, Euskara

    Erabiltzaile mailan: erabiltzaile bakoitzak bere profilaren ezarpenetan zehaztu dezake zein duen gogoko hizkuntza eta Moodle interfazea hizkuntza horretan ikusiko du salbu eta irakasleak ikastaro zehatz batean hizkuntza behartu badu.
    erabiltzailearen aukerako hizkuntza

    Ikastaro mailan: irakasle batek ikastaroaren ezarpenetan behartu dezake interfazearen hizkuntza ikastaro horretan.
    ikastaroaren hizkuntza behartu