• Moodle Mobile

    Moodle erabili daiteke mugikor eta tabletetan nabigatzailea erabiliz. Boost itxurarekin web orria ondo moldatzen da pantailaren tamainari. Nori behinka erabiltzeko nahikoa da, baina ohitura baduzu Moodle pantaila txikiak eta teklaturik ez duten gailuetan erabiltzen komeni zaizu Moodle Mobile aplikazioa instalatzea.

    Android:


    IOS:

    Behin instalatuta  zure Moodle gune(ar)en URLA(k) eta erabiltzailea eskatuko dizu.

    Zure ikastetxeko Moodle guneak baimenduta izan behar du Moodle Mobileren erabilera. Aplikazioak esaten badizu ez dagoela baimenduta zure ikastetxeko Moodle kudeatzaileak CAUri eskatu behar dio aktibatzeko.

    Probatu eta interfazea gustuko baduzu agian interesatzen ahal zaizu mahaigaineko ordenagailurako Moodle Desktop aplikazioa. Deskargatu eta instalatu ahal duzu Windows, Mac eta Linuxerako. Oso intuitiboa eta praktikoa da baina ez da ohiko interfazea.