Digitaldeak sortutako ikastaroak

EVALUACION de la COMPETENCIA (GAITASUNAren EBALUAZIOA -50 ordu)

EVALUACION de la COMPETENCIA (GAITASUNAren EBALUAZIOA -50 ordu)

GAITASUNAren EBALUAZIOA
Pilotajea Berritzguneetako aholkulariekin

Irakasleen Konpetentzia Digitala #DigCompEdu (21-22)

Irakasleen Konpetentzia Digitala #DigCompEdu (21-22)

Sentsibilizazio fasea (2021-22)

Ikastaro honek irakasleen konpetentzia digitalaren inguruko hurbilpen bat eskaintzen du. Hurbilpen horretan, hezkuntzara zuzendutako DigCompEdu markoa eta markoak jasotzen dituen honako gaien nondik norakoak hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen du:

      • Ikaskuntza Diseinu Unibertsala
      • Zibersegurtasuna eta ziberbizikidetza.
      • Konpetentzien ebaluazioa.
      • Metodologia aktiboak.
      • Ikus-entzumenezko baliabideak.

Ikastaroak gai bakoitzeko webmintegi bat eskaintzen du, hilabetean bat. Mintegi hauek zuzenean jarrai daitezke edo modu asinkronikoan, ondoen datorkizuenean, ikusi.

Horretaz gain, webmintegian landutako gai bakoitzaren inguruko ataza bat aurkituko duzue. Ataza guztiak burutuz gero, 30 orduko zertifikazioa lortuko duzue.

    • 1.DigCompEdu (Irakasleen Konpetentzia Digitala): Azaroak 17
    • 2.IDU (Ikaskuntza-Diseinu Unibertsala): Abenduak 1
    • 3.Ziberbizikidetza: Urtarrilak 12
    • 4.Konpetentzien ebaluazioa: Otsailak 9
    • 5.Metodologia aktiboak: Martxoak 16
    • 6.Ikus-entzunezko baliabideak: Maiatzak 4

Webinarren bideoak ikusteko zuzenean: http://berritzegunenagusia.eus/digiprest/ 

Grabatutako Bideoen kanala, Youtube: https://www.youtube.com/user/iktmintegia/videos

Animatu eta izena eman!