Hezkuntza Premia Berezientzako beharrezkoak diren ikastaro, eskuhartze edo pilotajeen lekua

Course image Hezkuntza Premia Bereziak. Esku-hartzea jokabidean
Hezkuntza Premia Bereziak

Norentzat:

 Portaera erregulatzeko zailtasunak dituzten ikasleekin esku hartzeari buruzko pilotajea garatuko duten 10 ikastetxeetako esku-hartze taldeentzat eta klaustroko irakasleentzat.

Helburuak:

• Jokabide disruptibo larriaren pertsonen arteko eta komunitateko erregulazioan oinarritutako esku-hartze prozedura bat ezagutzea.

• Pilotajean esku-hartze adostua diseinatzea, haren eraginkortasuna baloratzeko.

Edukiak:

 • Portaera erregulatzen laguntzeko prozesua bermatuko duten neurriak dibertsifikatzea.

• Esku-hartzearen diseinua, honako dokumentu hauetan oinarrituta:

  • ikastetxean esku hartzeko jarduera-markoa eta prozedura
  • norbanako-jarduera plana.
  • Jokabidea erregulatzen laguntzea.

 • Pilotajearen jarraipena operatibizatzea.