HPB aholkulariek ikasleen datuak maneiatzen dituzte. Lan horretarako kalkulu orrien erabilera ezinbestekoa da.
2023ko Uztailaren 3an aholkulari guztiek goiz osko saio bat izango dute Gasteizen kalkulu orrien erabilera ziurrago eta produktiboagoa lortze aldera.
Bada, saio horri begira, aberasgarria eta eraginkorra izan dadin ikastaro hau martxan jarri da.
Norentzat:
Portaera erregulatzeko zailtasunak dituzten ikasleekin esku hartzeari
buruzko pilotajea garatuko duten 10 ikastetxeetako esku-hartze
taldeentzat eta klaustroko irakasleentzat.
Helburuak:
• Jokabide disruptibo larriaren pertsonen arteko eta komunitateko
erregulazioan oinarritutako esku-hartze prozedura bat ezagutzea.
• Pilotajean esku-hartze adostua diseinatzea, haren eraginkortasuna
baloratzeko.
Edukiak:
• Portaera erregulatzen laguntzeko prozesua bermatuko duten neurriak
dibertsifikatzea.
• Esku-hartzearen diseinua, honako dokumentu hauetan oinarrituta:
- ikastetxean esku hartzeko jarduera-markoa eta prozedura
- norbanako-jarduera plana.
- Jokabidea erregulatzen laguntzea.
• Pilotajearen jarraipena operatibizatzea.