Guneko albisteak

Hainbat ikastarotan automatrikula egiteko eskatzen den GILTZA dela eta

de admCentro admCentro -

Egun hauetan ikastaro batzuk martxan jarri dira Moodlegune plataforma honetan. Horietako batzuk formazio ekintza presentzialaren osagarriak dira.

Formazio ekintza horietan parte hartzeko berritzeguneak.net aplikatiboan inskripzioa egin behar izan da. Onartutako irakasleei mezua bidali zaie formazioaren gaineko instrukzioak emateko, besteren artean formazio ekintza horri dagokion moodleguneko ikastaroan automatrikula egiteko lotura eta erabili behar den GILTZA.

Mezu hori ez bazaizu ailegatu eta onartuen zerrendan bazaude idatzi edo deitu Berritzegune Nagusiko idazkaritzara argibideak eskatzeko ondo zehaztuz ze formazio ekintzan eman duzuen izena.

bnidazkaritza@berritzeguneak.eus   946569690


Datuen babesari buruzko informazioa

de Txabi Perez -

Orain dela gutxi Moodlegunean aritzeko "Datuen babesari buruzko informazioa" politika aktibatu da, irakurri eta hautatu behar da onartu ala ez.

Adi!

Informazio hori jasotzen duen orriaren hasieran euskaraz dago -Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa- eta gero espainolez, behera egin behar duzue.  kontuz honekin->"Datuen babesari buruzko informazioa" onartzeko botoia orriaren behealdean dago.



Ongi etorri Moodlegune plataformara

de Administratzailea - moodlegunea -

Plataforma honetako ikastaroetan parte hartzeko erregistratu beharra dago, baina badira gonbidatu gisa sar daitezkeen ikastaroak ere.

Gune honetara sarbide osoa izateko, lehenik eta behin kontua sortu behar duzu:

  • Sakatu lotura honetan KONTU BERRIA eta formularioa bete zure datuekin.
  • E-posta mezu bat bidaliko dugu berehala zure e-posta helbidera.
  • Mezua irakurri eta agertzen den loturan klik egin.
  • Zure kontua berretsi eta barruan izango zara.