Eskuragarri dauden ikastaroak

Estrategia metodologikoak (LH)

0.- Datak

  • matrikulazio data: 2022-06-13/2022-06-20
  • ikastaroaren hasiera/amaiera : 06-20/06-30

1.- Helburuak   

  • Curriculumaren eraikitze eta inplementatze prozesua erkidegoan ezagutzea.
  • Curriculumaren indarguneak eta aukerak partekatzea.
  • Orain arteko ibilbidea, erronka berriak eta kanpoko esperientziak ezagutzea.
  • Estrategia metodologikoak ezagutzea.
  • Programazioak eta ikas egoerak diseinatzea.
  • Partaideen norbanako eta taldeko hausnarketa bultzatzea kideen arteko lankidetza eta saretzea sustatuz.

2.- Edukiak   

  • Curriculuma 

  • Estrategia metodologikoak 

  • Neurozientziaren gakoak 

  • Ikas egoerak 

3.- Ikastaroaren egitura  

Ikastaro hau 15 orduko formazioan datza. Prestakuntza honetan, bai aurrez aurreko zein online saioak izango dituzu. Bestalde, aipatu, ekainaren 27an antolatu den curriculum astea, jardunaldia streaming bidez jarraituko duzula.   

Egitura orokorra ondorengoa da:  

  • Lehenengo saioa online izango da, ordu betekoa.  Ekainak 20, astelehena. 15:30-16:30 

  • Bigarren saioa aurrez aurrekoa izango da lurraldeka, lau  ordu terdikoa:

      • Ekainak 28 , asteartea 09:30 – 14:00 GIPUZKOA 
      • Ekainak 28, asteartea 09:30 – 14:00 ARABA 
      • Ekainak 29, asteazkena 09:30 – 14:00 BIZKAIA
  • Ondoren, hausnarketarako bost orduko tartea izango duzu.  Ekainak 20tik ekainak 30era arte.  

4.- Taldea eta jarraipena   

Curriculum berriaren eraikitze prozesuan parte hartu duten hezitzaile, maisu-maistrak, irakasle, zein aholkulariak izango dituzu ikastaro honen jarraipena egiten.    

5.- Ebaluazio sistema 

Moduluaren akreditazioa lortzeko derrigorrezkoa da Berritzegune Nagusiko aplikazioan matrikula onartua izatea, saioetan parte-hartzea eta proposatutako atazak burutzea.  


Hezkuntza inklusiboa (LH)


| Nola eman erantzuna ikasleen aniztasunari? (DUA)


Esku artean, curriculum berri bat dugu eta ezinbestekoa dugu guztiok batera norabide berdinean abiatzea. Curriculum berri horrek, era berean, sistemaren beraren eta irakasleon beharrak mahaigaineratu ditu.

0.- Datak

  • Matrikulazio epea: 2022/04/01 - 2022/04/05
  • Ikastaroaren hasiera/amaiera: 2022/04/25 - 2022/05/06

1.- Helburuak

  • Curriculum berrian inkllusioa nola islatzen den ezagutzea.
  • IDU modeloaren ezagutza eta haren printzipioak lantzea. 
  • IDU modeloaren aplikazioa lantzea.
  • Hezitzailearen rola eta hezitzaile taldearen rola aztertzea. 
  • Partaideen norbanako eta taldeko hausnarketa bultzatzea kideen arteko lankidetza eta saretzea sustatuz.  

2.- Edukiak 

Inklusioaren gakoak, IDU modeloa eta haren aplikazioa, hezitzaileen eta haren taldeko esku hartzeer, egunerokotasunaren azterketa, ... 

3.- Ikastaroaren egitura 

Ikastaro hau 15 orduko formazioan datza. Prestakuntza honetan, bai aurrez aurreko zein online saioak izango ditugu.  

Egitura orokorra ondorengoa da:  

  • Lehengo saioa online izango da, ordu betekoa.  

  • Bigarren saioa aurrez aurrekoa izango da lurraldeka, bi ordukoa.  

  • Ondoren, hausnarketarako hamar orduko tartea izango duzue. 

  • Azkenik, bi ordutako aurrez aurreko saioa egingo da ikastaro itxiera gisa. 

Ziurtagiria jasotzeko, beharrezkoa da saioetara bertaratzea eta atazak egitea.  

4.- Taldea eta jarraipena  

Ezagutu ikastaro honetan parte hartuko duten aholkulari eta irakasleak! 

Curriculum berriaren eraikitze prozesuan parte hartu duten maisu-maistrak, irakasle, zein aholkulariak izango dtuzu ikastaro honen jarraipena egiten.  

5.- Ebaluazio sistema 

Ikastaroa hau ez da tutorizatua, hau da, EZ da atazen feedback pertsonalik emango.  

Ziurtagiria lortzeko, ezinbestekoa da:  

  • Saioetara bertaratzea. (%100) 

  • Atazak egitea eta hauek bidaltzea moodle bitartez zehazten diren epeetan. (>%80). 


Curriculuma eta ebaluazioa (LH)


| Nola ebaluatu?


Esku artean, curriculum berri bat dugu eta ezinbestekoa dugu guztiok batera norabide berdinean abiatzea. Curriculum berri horrek, era berean, sistemaren beraren eta irakasleon beharrak mahaigaineratu ditu.

0.- Datak

  • Matrikulazio epea:
    • BNko aplikatiboan: 2022/05/03 - 2022/05/09
    • BNko onarpena jaso ostean, Moodlegunean automatrikula egiteko epea : 2022/05/13 - 2022/05/26
  • Ikastaroaren hasiera/amaiera: 2022/05/16 - 2022/05/26

1.- Helburuak

  • Ebaluazioa curriculum berrian nola islatzen den ezagutzea.  
  • Ebaluazioa ikaskuntza-prozesu gisa ulertzea.  
  • Partaideen norbanako eta taldeko hausnarketa bultzatzea kideen arteko lankidetza eta saretzea sustatuz. 

2.- Edukiak 

  • Ebaluazioa, prozesu gisa: ebaluazioa irizpideak, tresnak, glosategia… 
  • Maisu-Maistren esku-hartzea: feedback-a. 
  • Ebaluazioa eta araudia. 
  • Ebaluazioa eta familiak.

3.- Ikastaroaren egitura 

Ikastaro hau 15 orduko formazioan datza. Prestakuntza honetan, bai aurrez aurreko zein online saioak izango ditugu.  

  • Maiatzaren 16an (astelehena): Online saioa
  • Maiatzaren 17an (asteartea): Aurrez aurreko saioa

    • Egoitzak: 
    • Ordua: 17:00-19:00
  • Maiatzaren 18tik maiatzaren 25era: Norbanako lana
  • Maiatzaren 26an (osteguna): Aurrez aurreko saioa
    • Egoitzak
    • Ordua: 17:00-19:00

4.- Taldea eta jarraipena  

Ezagutu ikastaro honetan parte hartuko duten aholkulari eta irakasleak! 

Formazio taldeak kudeatutako Moodle plataforma erabiliko da formazio modulu honetan.

5.- Ebaluazio sistema 

Moduluaren akreditazioa lortzeko derrigorrezkoa da saioetan parte-hartzea eta proposatutako atazak burutzea.

Curriculuma eta Ongizate emozionala (LH)

Esku artean, curriculum berri bat dugu eta ezinbestekoa dugu guztiok batera norabide berdinean abiatzea. Curriculum berri horrek, era berean, sistemaren beraren eta irakasleon beharrak mahaigaineratu ditu.

Hezkuntzari dagokio haurren ongizate fisiko eta emozionala ahalbideratzea eta ziurtatzea. Modulu horretan Curriculum eta Dekretu berrian ongizate emozionalaren inguruko informazioa adieraziko da. 

0.- Datak

      • Matrikulazio epea: 2022/05/24 - 2022/05/30
      • Ikastaroaren hasiera/amaiera: 2022/06/06 - 2022/06/17

1.- Helburuak

      • Curriculum berrian Hezkuntza emozionala nola islatzen den ezagutzea. 
      • Ongizate emozionala ikas-irakaskuntzaren prozesuan duten eragina aztertzea ikerketa desberdinak kontutan hartuz. 
      • Hezkuntza komunitate osoari inplikatzea elkarbizitza positiboa sustatuz. 
      • Partaideen norbanako eta taldeko hausnarketa bultztzea kideen arteko lankidetza eta saretzea sustatuz. 

2.- Edukiak 

      • Ongizate emozionala eta irteera profila. 
      • Trebetasun sozio-emozionalak. 
      • Ikerketa desberdinen emaitzak. 
      • Kasu praktikoak. 

3.- Ikastaroaren egitura 

Ikastaro hau 15 orduko formazioan datza. Prestakuntza honetan, bai aurrez aurreko zein online saioak izango ditugu.   Egitura orokorra ondorengoa da:  

      • Lehengo saioa online izango da, ordu betekoa.  Ekainaren 6an, 17etatik 18ak arte. 
      • Bigarren saioa aurrez aurrekoa izango da lurraldeka, bi ordukoa. Ekainaren 7an, 17etatik 19ak arte. 
      • Ondoren, hausnarketarako hamar orduko tartea izango duzue. 
      • Azkenik, bi ordutako aurrez aurreko saioa egingo da ikastaro itxiera gisa. Ekainaren 16an, 17etatik 19ak arte. 

4.- Taldea eta jarraipena  

Ezagutu ikastaro honetan parte hartuko duten aholkulari eta irakasleak! Curriculum berriaren eraikitze prozesuan parte hartu duten maisu-maistrak, irakasle, zein aholkulariak izango dtuzu ikastaro honen jarraipena egiten.  

5.- Ebaluazio sistema 

Ikastaroa hau ez da tutorizatua, hau da, EZ da atazen feedback pertsonalik emango.  

*Moduluaren akreditazioa lortzeko derrigorrezkoa da saioetan parte-hartzea, proposatutako atazak burutzea eta Berritzegune Nagusiko aplikazioan matrikula onartua izatea. 


Hezkuntza Premia Bereziak. Esku-hartzea jokabidean
Hezkuntza Premia Bereziak

Norentzat:

 Portaera erregulatzeko zailtasunak dituzten ikasleekin esku hartzeari buruzko pilotajea garatuko duten 10 ikastetxeetako esku-hartze taldeentzat eta klaustroko irakasleentzat.

Helburuak:

• Jokabide disruptibo larriaren pertsonen arteko eta komunitateko erregulazioan oinarritutako esku-hartze prozedura bat ezagutzea.

• Pilotajean esku-hartze adostua diseinatzea, haren eraginkortasuna baloratzeko.

Edukiak:

 • Portaera erregulatzen laguntzeko prozesua bermatuko duten neurriak dibertsifikatzea.

• Esku-hartzearen diseinua, honako dokumentu hauetan oinarrituta:

  • ikastetxean esku hartzeko jarduera-markoa eta prozedura
  • norbanako-jarduera plana.
  • Jokabidea erregulatzen laguntzea.

 • Pilotajearen jarraipena operatibizatzea.

H5P adibideak
Moodle hezkuntzan

H5P aktibitateak ezagutzeko eta deskargatzeko tokia

IKDG erabileraren formazioa -ikastetxe publikoen bidaide eta mentoreentzat
Moodle hezkuntzan

Mentoreek eskatuta, KDG ikastaroaren erabilerari buruzko oinarrizko formazioa prestatu da. 

Bi saioetan banandua: azaroak 23 (On-line saioa, era praktikoan erabilera azaldu) eta 30 (Presentziala, Zalantzak argitzeko era  praktikoan). Bigarren saio honetarako, aurretik foro edo mezuen bidez, zalantzak bidaltzea eskertuko da.

Formazio honetan landuko diren gaiak:

    • Errubrikak: zer dira, non dauden eta nola modifikatu daitezkeen.  
    • Nola egin balorazio arruntak.
    • Nola konpondu balidazioak (notak aldatu, entregatzeko epea luzatu...).
    • Foro orokorra nola kudeatu.
    • Foro-Atazak nola baloratu.
    • Feedback-ak eman.
      • Mezu pribatuak nola bidali.
      • Feedbackaren balioa
      • Pantailazoak nola egin/bidali
      • ...